Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago lortzeko edo konfigurazioa aldatzeko argibideak lortzeko, zoaz gure Cookie-gidalerroetara Cookie Gidalerroak

Onartu

Utzi

Haizea alde edo aurka duzula, zure ondoan goaz beti. Suba o baje la marea, vamos siempre contigo.

Gure empresa

Gabinete Jurídico Económico Iuri SL

IURI AHOLKULARITZA SL 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Bulego bat gara. Jardunbide honetan, zuri sortutako behar berriei eta zuretzat onuragarri diren joera berriei egokitzeko gaitasuna dugula erakutsi dugu.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak zuri gauzak errazteko bideratuta daude. Alde batetik, zure ideien planteamenduak eta, bestetik, zuretzat hain gogaikarriak diren beharrezko tramitazioak. Bezero bakoitzari behar duen zerbitzua eskainiz, gure esperientziak arlo ezberdinak hartzen ditu: zerga-zuzenbidea / zuzenbide fiskala, laborala, kontabilitatea, zuzenbide zibila, penala eta merkataritza-zuzenbidea.

Gure ibilbide luzea dela eta, konfiantzazko hirugarren batzuekin ezarri ahal izan ditugun harreman handiei esker, beste zerbitzu batzuk eskaintzeko moduan aurkitzen gara, esate baterako, aseguruak, marken kudeaketa, arrisku laboralen prebentzioa, ibilgailuen transferentziak edo bankuko inbertsioak.

Gure zerbitzuak emateko talde aditu bat dugu, zure behar guztiei erantzuna emateko gai dena, eta lan taldea osatzeko, lege alorreko edozein zalantzari irtenbidea aurkituko dion departamentu juridiko bat ere.

Horretaz gain, gure kokalekua Zigordia Kalean dugun bulego berrira aldatu dugu, modu eraginkor eta eroso batean erantzuna eman ahal izateko.